
Zalantzarik gabe ikusmina piztuko du Segura eta Zegamako taldeen arteko herri kirol lehiak; iluntzeko 18:30ean hasiko da udaletxeko plazan. Ondoko probatan arituko dira bi taldeetako neska-mutilak: aizkoran, harri-jasotzen, txingatan, trontzan, koxkol biltzen eta korrika. Ondoren, Joxe Mari Esnaola herriko aizkolariak erakustaldia eskainiko du.
Azken ostiralarekin bat eginez, euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan elkarretaratzea egingo da 20:00etan ohiko lekuan. Eta amaitutakoan, bertatik afalordura arte luzatuko den triki-poteoari emango diote hasiera.
Afarirako txartelak Itzala tabernan egongo dira salgai hilaren 26ra arte. Entsalada, txerri sahieskia, postrea eta kafea izango da menua, edaria barne.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina