Aurtengo Elkartasun Egunaren baitan antolatutako herri kirol saioari iluntzeko 18:30ean emango diote hasiera. Hainbat probatan arituko dira neska eta mutilez osatutako bi taldeak: aizkoran (korte bat), harri jasotzen (bost altsaldi), koxkola jasotzen, trontzan (bi korte), korrikan (bi buelta plazari) eta txigak. Saio osoa, lau aldiz errepikatuko da eta egitekoa azkarren bukatzen duena izango da irabazlea. Zegamako taldean Joseba Arakama arituko da aizkoran,; Jaun Perez, harri jasotzen; Ione Berasategi, koxkolatan; Joxe Jabier Malkorra, txingatan; Lierni Ortiz, korrikan; eta Asier Zabalo eta Maialen Berasategi trontzan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina