2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

Sustapen Ministerioak emandako azken datuek argi utzi dute beste behin AHTren obrak gelditzeko unea iritsi dela

Espainiako Sustapen Ministerioak aitortu duenez, abiadura handiko trenak (AHT) ez du denbora irabaztea apenas ekarriko EAEko hiriburuen arteko bidaietan. Ministerioak, beraz, Jaurlaritzak orain arte emandako datuak gezurtatu ditu eta "agerian utzi du, beste behin, AHTren obrak gelditzeko unea dela", EH Bilduren iritziz.

Larunbatean manifestazioa egingo du Kontseiluak Donostian

Hizkuntza politikaren esparruan azken hilabeteetan jasandako "injerentziak" salatzeko, "erantzun bateratua" emateko asmoa iragarria zuen Kontseiluak: Donostian manifestazio nazionala egingo dute larunbatean, otsailak 28. Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean, Gipuzkoa plazatik aterako da martxa, 17:30ean.

2015(e)ko otsailaren 21(a), larunbata

Mende erdi, aldarrikapen berak

Zuri-beltzez tindatutako aldarrikapenak iduri lezakete lehenbiziko begi kolpean. Beste garai batekoak. Antzinako kutsuko premisak: erabateko berdintasuna, errepresioaren kontra tinko altxatzea, arrazen arteko segregazioaren mehatxuari aurre egitea edo diskriminaziorik eza sustatzea. Egungo kezkak dira, alabaina. Eta orain mende erdikoak. Malcolm X aktibista hil eta 50 urtera, izan ere, arnasa hartzeko eskubidea galdegiteari eusten diote AEBetan Afrika beltzeko arbasoak dauzkatenek. Itota sentitzen dira: justifikatu gabeko atxiloketak, miaketak, tratu txar salaketak... Ia etengabeak dira. Afroamerikar ugariren egunerokoaren parte. Eta mende erdi igarota, oraindik mahai gainean segitzen dute antzeko aldarrikapenek.

2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

Pausoz pauso, Euskal Herria martxan jartzera goaz bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde

Pasa den urtarrilaren 24an EH Bilduk eta Euskal Herria Baik helburu zehatz eta oinarrizkoa duen proposamen politikoa aurkeztu zuten: euskal jendartea eta herritarrak izan behar dira Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzen duten bakarrak. Proposamen honek pausoka bidea abiatu nahi du, erabakiz erabaki, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea egi bihurtu arte.



2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

Xabier Olano: 'Gehiengo osoa behar dugu aldaketan sakondu eta atzera pausoak ez emateko'

Xabier Olanok, EH Bilduk Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko duen hautagaiak, azken lau urteetako proiektuarekin jarraitzeko konpromezua adierazi du eta horretarako «gehiengo osoaren beharra» dutela azpimarratu du. Modu hau ulertzen du, egindako "aldaketetan sakondu eta atzerapausorik ez emateko" aukera bakarra bezala.

2015(e)ko otsailaren 1(a), igandea

Hasier Arraiz: "Estrategia nazionala behar dugu, baina eremu bakoitzari loturiko politikak ere bai"


Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko bozeramailearekin elkarrizketa Hamaika Telebistan. Euskal Bideaz eman ditu azalpenak eta azaldu du "elkarlanaren bila" doazela, jakitun direka bidea bakarrik ezin dutela egin, baina aldebakarrekoa izango dela ere bai. "Erabakitze eskubidea ez da helmuga, bidea izatea proposatzen dugu", adierazi du Arraizek.