Dani Maeztuk azaldu duenez,
"beti esan dugun moduan, proiektu horrek ez du inolako justifikazioarik;
ingurumena txikitzea dakar, ez du loturarik ziurtatzen ez iparrarekin
ez hegoarekin, diru publikoaren xahuketa besterik ez da eta orain
gainera azken aitzakia ere bertan behera erori zaie, AHTk ez duelako
abantaila nabarmenik ekarriko, errepide bidezko garraioarekin
alderatuta".EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, "ez Jaurlaritzak ez espainiar Gobernuak ez dute proiektu horren kostu eta onurei buruzko azterketa seriorik egin, eta milioika euro xahutu dituzte horren ondorioz, behar sozialak asetzera bideratu beharrean. AHTk ez ditu mugikortasun beharrak aintzat hartzen, konpainia zehatz batzuen interes ekonomikoak baizik, eta Sustapen Ministerioak emandako azken datuek hala frogatzen dute. Berriz ere salatu behar dugu, beraz, euskal jendarteari proiektu hau inposatu zaiola konstruktora handien interes ekonomikoengatik, ez interes sozialagatik".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina