2015(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

Sumarioetatik konponbidera

Euskal Herriak bizi izan duen makroepaiketarik handienak bete-betean harrapatu zituen Mikel Korta eta Inma Berriozabal. Herri mugimenduetan eta politika arloan egindako lanarengatik atxilotu zituzten biak, ETAri laguntzea leporatuta. 18/98 sumarioan epaitu eta kartzela zigorra ezarri zieten. Iazko azaroan atera zen Korta Mansillako espetxetik (Leon, Espainia), 7 urte pasa eta gero. Berriozabalek berriz, 5 urte egin ditu A Lamako (Galizia) espetxean, hainbat gaixotasun larri izan arren. Duela hiru aste itzuli zen Zegamara.

     Kartzelaldia utzi berritan, etxera itzultzea askok uste baino zailagoa dela aitortu dute biek; betiko bizimodura «kostata egokitzen» ari dela dio Berriozabalek. «Oraindik ere hango ordutegia dut, eta gauza askotan burua ere han daukat, nire kideak zertan ariko diren… Dolu moduko bat pasa behar da». Hala ere, oso pertsona baikorra dela dio: «Badakit segituan egokituko naizela. Hobeto sentitzen naiz, baina muga bat daukat, osasuna. Bestela, nire herri txikian mugitzeko ondo moldatzen naiz».

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina