[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascok hiru egun lehenago
aurreratu zuen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen kudeaketa
35 urterako esku pribatuen esku uztea erabaki du, honek Zubietan
errauste planta eraiki dezan. Diputazioak eta udalak biltzen dituen
mankomunitateek osatutako GHK partzuergoak asteartean onartu dute
erabakia, udaberrian kontrata pribatua hautatu eta udazkenean obrak
hasteko asmoarekin.
2016(e)ko martxoaren 28(a), astelehena
2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea
Gaur Zegaman, MARTXOAK 8
Zegaman emakumeek gure gizartean betetzen dituzten rolak eta egiten
dituzten lanak ikusarazteko eta balioan jartzeko eguna izango dugu
martxoaren 8a. Euren lana eta prte hartzea azaleratzeko, Zegamako
Udaleko Berdintasun Sailak eta Batzordeak martxoaren 8rako ondoko
egitaraua prestatu du.
2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena
Ezker Abertzaleak herri batzarrak egingo ditu Abian prozesuaren harira, Zegaman ere bai
Pasa den azaroan hasita, Ezker Abertzalea Abian prozesua garatzen ari da, eta atzo aurkeztu zituzten hurrengo egunetan Goierrin emango dituzten pausoak. Helburua Euskal Estatua
da, eta prozesu sakon bati ekiteko, elkarrekin hausnartu, hitz egin,
entzun eta eztabaidatzeko ariketa kolektiboa da Abian eztabaida.
Bilgune Feministaren aldarria Martxoaren 8rako: «Feminismoak egingo gaitu herri»
Emakumeen aurkako indarkeria desberdinak
«normaltzat» hartzen dituen egoeran emakumeak ez direla «bakean» bizi
nabarmendu du Bilgune Feministak Martxoaren 8rako irakurketan.
«Burujabetza feminista eraikitzeko, feministok kalean kontra-boterea
artikulatzearekin batera, boterearen jabe izan behar dugu», azpimarratu
dute.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)