2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

Ezker Abertzaleak herri batzarrak egingo ditu Abian prozesuaren harira, Zegaman ere bai

Pasa den azaroan hasita, Ezker Abertzalea Abian prozesua garatzen ari da, eta atzo aurkeztu zituzten hurrengo egunetan Goierrin emango dituzten pausoak. Helburua Euskal Estatua da, eta prozesu sakon bati ekiteko, elkarrekin hausnartu, hitz egin, entzun eta eztabaidatzeko ariketa kolektiboa da Abian eztabaida.


Abian prozesuak bi fase izango ditu: batetik, entzute eta harreman fasea, eta bestetik, eztabaida fasea. Ezker Abertzaleko oinarri militantea eta kidetza soziala osatzen dutenak eztabaidatzera eta “erabakiak hartzera” doazela azaldu zuten atzo. Horretarako, militante guztiak ahaldundu eta eztabaidarako aktibo izateko asmoarekin bi fasetako prozesua garatzen ari dira. Alde batetik, entzute eta harreman fasea, eta bestetik eztabaida fasea.

Zutik Euskal Herria ebazpenetik jasotako balantzea, egungo egoeraren analisia, etorkizunera begirako estrategia eta horretarako behar dugun antolakuntza zein militantzia ereduaren inguruan dauden iritzi eta ekarpenak jaso ondoren osatu dute txostena, eta hori izango da eztabaidarako oinarrizko abiapuntua. “Eztabaida prozesu honek parte hartze zabal eta emankorra izan dezan lortu nahi dugu”, azaldu zuten.

Horregatik, datorren martxoaren 10ean egingo dugu Zegaman lehen batzarra. Iluntzeko 19:00etan elkartuko gara Kultur Etxean. Zegamako ezker abertzaleak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu bertara, iritzia eman eta hausnarketan parte hartzeko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina