2016(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

Arkaitz Saezen kaleratzea eskatzeko ekintza, Zegaman

1999an atxilotu zutenetik, Estatu Espainoleko gartzeletan 18 urteko kondena betetzen ari da Arkaitz Saez. Horietatik, ia 15 urte egin ditu Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxean, etxetik 1.000 kilometrora. Atzo bertan, Audientzia Nazionalak Frantziako Estatura eramateko egindako eskaera onartu zutela jakin zen.



'Kalera Kalera' egitasmoaren baitan, Arkaitzen eta gainontzeko preso politiko guztien kaleratzea eskatzeko ekitaldia egin zen atzo Zegaman. Era berean, joan zen hilaren 16an mahai ingurua egin zen Ima Berriozabal, Idoia Arrondo eta Gurutze Arrondorekin.

Urtea bukatu bitartean, oraindik beste hainbat ekintza egingo dira Zegaman dinamika honen baitan.


'Kalera kalera' preso politiko ohiek bultzatutako giza-mobilizazio eta sentsibilizazio egitasmoa da. Mobilizazio eta sentsibilizazio dinamika honek gune nagusi bat izango du, Usurbil-en antolatuko den KALERAGunea; egunero, bertan, hainbat preso ohi bilduko da karpa batean eta hainbat ekimen burutuko dira. Bestalde, herriz herri, dozenaka izango dira egingo diren ekintzak.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina