2016(e)ko abenduaren 8(a), osteguna

'Kalera kalera' datozen asteetan, Zegaman

Kalera kalera egitasmoaren baitan, hainbat ekintza egingo dira Zegaman datozen asteetan. Hizketaldiak herriko preso eta iheslari ohiekin, elkarretaratzeak, mendi irteera...


Kalera kalera preso politiko ohiek bultzatutako giza-mobilizazio eta sentsibilizazio egitasmoa da. Mobilizazio eta sentsibilizazio dinamika honek gune nagusi bat izango du, Usurbil-en antolatuko den KALERAGunea; egunero, bertan, hainbat preso ohi bilduko da karpa batean eta hainbat ekimen burutuko dira. Bestalde, herriz herri, dozenaka izango dira egingo diren ekintzak.

Egitasmo hau herritar guztiei kalera ateratzeko dei bat ere bada. Presoak kaleratuz, bakea eta askatasuna irabaziko ditugulako. Horregatik, lanean jarraitu behar dugu borrokan jarraitzeko, guztiok batera. 

ABENDUAK 16, ostirala
19:00etan Mahai ingurua Ima Berriozabal, Idoia Arrondo eta Gurutze Arrondorekin. Ludotekan (frontoian).

ABENDUAK 23, ostirala
19:00etan Arkaitz Saezen kaleratzea eskatzeko ekitaldia: ‘Gabeziaren mahaia’ jarriko da. Aldarrikapena, musika... plazan.

ABENDUAK 30, ostirala
20:00etan elkarretaratzea presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzeko.  

ABENDUAK 31, zapatua
9:00etan Zegamatik Elor Txikira mendi irteera. Goian hamaiketakoa eta brindisa.
19:30ean gaztaina jatea, udaletxe aurrean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina