2018(e)ko ekainaren 3(a), igandea

#AltsasukoakAske: ELKARRETARATZEA Zegaman

Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteen kontrako epaia salatzeko mobilizazioa deitu dute Zegaman. #AltsasukoakAske lelopean, kalera aterako gara Zegaman ere.


Horregatik, bihar, astelehena, iluntzeko 19:00etan egingo da elkarretaratzea udaletxe aurreko plazan.

Bi eta hamahiru urte bitarteko zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako Altsasuko zortzi gazteei. Lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egitea egotzi die epaimahaiak. Atzo jakinarazi zuen epaia Auzitegi Nazionalak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina