2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

Zegaman altsasuarrekin elkartasunez

«Eskandalua» edota «desproportzioa» bezalako hitzak motz gelditzen dira Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteei ezarritako espetxe zigorrez hitz egiterakoan. Gaur Zegaman, altsasuarrekin elkartasunez kalera atera gara. 



Gazteei eta haien senitartekoei elkartasuna adieraztearekin batera, salbuespenezko epaitegiaren jarduna salatzeko elkarretaratzea izan da gaurkoa. Baita, hilaren 16ean Iruñean egingo den manifestazioa deitzeko ere. 

Era berean, ostiral honetan, ekainak 8, berriro ere elkarretaratzea egingo da Zegaman iluntzeko 20:00etan. Bete ditzagun kaleak injustizia honen aurrean!! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina