2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala

Desordena publikoa egotzi diete Altsasuko gazteei: 2 eta 13 urte bitarteko zigorrak

Ez diete terrorismo delitoa egotzi baina 2 eta 13 urte bitarteko kartzela-zigorrak jarri dizkiete. Audientzia Nazionalak 2015eko ferietan gertatutako liskarraren ondotik sortutako Altsasuko auziaren inguruko epaia eman du. Auzipetutakoei desordena publikoa egotzi die Audientzia Nazionalak, ez, ordea, terrorismo delitua.


Hala ere, desordena publikoaz gain, auzitegiak autoritate-agenteen kontrako atentatu delitua, lesioak eta mehatxu delituak egozten dizkie auzipetuei, eta hainbat larrigarri edo astungarri, nagusitasun-abusua eta gorroto-delitua, tarteko. Epaiak jasotzen duenez, auzipetuek “Guardia Zibilarekin mespretxuz eta ezinikusiz jokatu zuten, arrazoi ideologikoek bultzatuta”. Horrela, 2 urtetik 13 urte bitarteko kartzela-zigorra ezarri die Audientzia Nazionalak Altsasuko gazteei.

Audientzia Nazionalak ez die terrorismo delitua egotzi, “ez baita bere osotasunean probatu euren ekintzaren helburu terrorista, ezta ETA-ko kide izatea edo lotura izatea”.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina