2014(e)ko martxoaren 29(a), larunbata

'Lurkide' sarea osatzen ari da Zegaman

Tentsio altuko argindar linearen aurkako borrokan herritarren inplikazioa bilatzeko asmoz, ekimen berri bat garatzen ari dira Goierriko Autopista Elektrikorik Ez taldekoak. Herrietako elkarte eta eragileekin elkarlanean, Lurkide sarea osatu dute. Talde edo elkarte bakoitzak konpromezua hartu du Deikaztelutik Ezkio-Itsasora jartzea aurreikusi duten poste bakoitzaren lur eremua babesteko.

     Gaur goizean, eremu horien babesa irudikatu dute Zegamako hainbat taldek, poste horiek jarriko diren lekuetara joan eta bertan argazkiak atereaz. Aizkolari eta herri-kirolariak, Kasinoa zein Tartalo-Etxe elkarteetakoak bildu dira. Beste hainbat taldeek ere dagoeneko atera dituzte argazkiak.
Tartalo-etxekoak 176. posteak hartuko duen eremuan.
Kasino Elkartekoak 174. poste-lekuan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina