2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata

Goierriko Gazte Astea egingo du Ernaik apirilaren 7tik 12ra

GOIERRIKO HITZA. Ezkion elkartu dira gaur goizean Goierriko Ernai gazte erakundeko kideak Abiadura Handiko Trenaren lanen aurrean. “Euskal gazteriak sufritzen duen prekarietatea salatu” eta aurrera begira dituzten zenbait asmoen berri eman dute.

Prentsaurrekoa egin dute Ernaiko kideek AHTren obren aurrean.
Datozen asteak “gori-gori” datozela iragarri dute. Izan ere, apirilaren 7tik 12ra bitarterako Goierriko Gazte Astea antolatzen ari dira. Tailer eta hitzaldiak egingo dituzte bilarako herrietan eta asteari amaiera jartzeko manifestakzioa egingo dute. Bestalde Ernai eta Aintzina gazte erakundeen artean antolatu dituzten Gazte Burutakzio Topaketetara joateko deia ere egin diete gazte goierrtarrei; apirilaren 17tik 20ra izango da. Aurreratu tutenez, “sistema kapitalista patriarkalaren kontra aritzeko bitartekoak eskaintzera datorren egitasmoa da Gazte Burutakzioarena”.
Burujabetzara bidean
“Egoera sozioekonomikoa gordintzen doan heinean” alde gordinenetakoa gazteek pairatzen dutela nabarmendu du Irati Aldaz Ernaiko kideak, emakume eta etorkinekin batera. “Prekarietatea koiunturala baino gehiago, estrukturala da”, esan du. Horren arrazoi nagusitzat burujabe ez izatea jo dute. “Ez gara zapaltzen dugun lurraren jabe, ez lan egiten dugun zerbitzu eta fabriketa, ez merkatua erregulatzen duten legeena, ez denbora banaketarena, ezta jasotzen dugun hezkuntza ereduarena ere”, azaldu du.
    Hala, 2012an hego Euskal Herritik 22.300 gaztek ospa egin behar izan zutela salatu du BeƱat Hach Embarekek. Gazteen %72 ez dela 937 euroko oianrrizko bataz besteko den soladara iristen argitu dute eta %35ek soilik du lan kontratua.
    Bitartean, gastu publikoa zertan gastatzen duten galdetu du gaztea. “AHT, polizian eta bankuetara bideratzen dute gastu publikoa; eta oraindik ere autopista elektrikoa bezalako astakeria gehiago dituzte esku artean”, esan du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina