Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak duela bi urte Biarritzen hasitako bide orria berretsi du eta gatazkaren konponbidean indarrak biderkatu eta urratsak adosteko deia egin du. Bide horretan, iheslarien aurkako «neurri errepresibo guztiak» bertan behera uzteko eskatu du.
2015(e)ko martxoaren 27(a), ostirala
2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna
Presoen eta senideen eskubideen aldeko manifestaziora deitu dute Donostian larunbaterako
Manifestaziorako deia egin dute Etxerat elkarteak eta beste hogei eragilek etziko, Donostian. Anoeta estadiotik abiatuko da, 17:00etan, eta honako lelo hau izango du: Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera!. Euskal presoen babes taldeen aurka atzo eginiko polizia operazioa salatuko dute.
2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena
2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala
Dena erabaki, dena aldatzeko
Larunbat honetan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bultzatzen
duten erakundeek manifestazioak deitu dituzte Bilboko eta Iruñeako
kaleetan. Gutun honek gizarte justuago bat eraiki nahi du, eredu sozial
eta ekonomiko propioan oinarrituta dagoena eta Euskal herritarron artean
erabaki eta osatuko duguna.
Ekonomia, kudeaketa publikoa eta fiskalitatea ulertzeko eredu honek, milaka familia ezinegonezko egoera batera eraman ditu. Aberats eta pobreen arteko aldea geroz eta gehiago handitzen duen eredu honek, gainera, baliabiderik gabeko familiak laguntza sozialez baliatzea leporatzen zaie. Gaizkileak balira bezala.
Ekonomia, kudeaketa publikoa eta fiskalitatea ulertzeko eredu honek, milaka familia ezinegonezko egoera batera eraman ditu. Aberats eta pobreen arteko aldea geroz eta gehiago handitzen duen eredu honek, gainera, baliabiderik gabeko familiak laguntza sozialez baliatzea leporatzen zaie. Gaizkileak balira bezala.
2015(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena
Itzulinguruka ibili arren, Eusko Jaurlaritzak fracking-aren aldeko apustua berretsi du Gasteizko Legebiltzarrean
EH Bilduren eskariz, Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak agerraldia egin du aste honetan Gasteizko Legebiltzarrean, fracking-a garatzeko asmoa duen azaltzeko. Zehazki, Dani Maeztu legebiltzarkideak baimenen egoeraz eta euren garapenaz galdegin dio. Izan ere, Jaurlaritzak SESHA enpresa publikoaren bitartez hainbat baimenetan zuzeneko parte-hartzea du.
Tapia itzulinguruka aritu da oraingoan ere, Iñigo Urkulluren gobernuko kideak azkenaldian erabili duten estrategiaren pareko. Aitzitik, gero eta agerikoa da erabiltzen duten argudioa fracking-aren aldeko apustu nabarmena dela.
2015(e)ko martxoaren 8(a), igandea
Mundu oso bat eraldatzeko
Mekanismo berriak dauzka orain. Itxuraz aldatzen da, baina hortxe jarraitzen du». Bilgune Feministako ordezkari Saioa Iraola mintzo da, gizartean tinko errotutako bizi-ikuskeraz, gizon eta emakume askoren jardueren antolaketaren muinaz: eredu heteropatriarkalaz eta horrek dakarren sexu-genero zapalkuntzaz. Horren gaineko azken gogoeta zabala iragan abenduan aurkeztu zuten, Ondarroan (Bizkaian), Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministan: Euskal feminismoaren erronkak XXI. mendean. Sexu generoaren ikuspegitik eman diren aldaketa prozesuen argazkirako gakoak. Diagnostiko horren egileetako bat da Iraola bera, eta, hona hemen, haren solasekin, atalez atal, aztergai nagusiak:
2015(e)ko martxoaren 3(a), asteartea
Euskal Bidean "indarrak batzeko" dei egin die goierritarrei EH Bilduk
“Irtenbide errealista bakarra Euskal Estatu independientea delako” EH Bilduk eta EH Baik mahai gainean jarri duten Euskal Bidera batzeko deia luzatu dute gaur arratsaldean Goierriko EH Bilduko kideek prentsaurrean.
Nazioartean eta Euskal Herrian egoera politiko “erabakigarria” bizi dugula sinetsita, “bere buruaren jabe izateko” bidea abiatu duten herriak aipatu ditu Axular Barandiaran EH Bilduko bozeramaileak agerraldian. Irlanda, Eskozia, Katalunia nahiz Grezia adibide, “herrien bidea herritarren urratsetan eta erabakietan” dagoela aldarrikatu du.
Nazioartean eta Euskal Herrian egoera politiko “erabakigarria” bizi dugula sinetsita, “bere buruaren jabe izateko” bidea abiatu duten herriak aipatu ditu Axular Barandiaran EH Bilduko bozeramaileak agerraldian. Irlanda, Eskozia, Katalunia nahiz Grezia adibide, “herrien bidea herritarren urratsetan eta erabakietan” dagoela aldarrikatu du.
2015(e)ko martxoaren 1(a), igandea
Guztion etorkizuna jokoan dago HELDU INDEPENDENTZIARI
Independentistak sareak 2015eko Aberri Eguna apirilaren 5ean Iruñean ospatzeko deia egiten die herritarrei. Aurten ere, aldarrikapena eta jaia uztartuz, ekimen zabal eta partehartzailea antolatzen ari dira, gure herriaren etorkizuna era libre eta demokratikoan eraiki nahi duten herritar guztiei Aberri Eguna aniztasunean elkarturik ospatzeko aukera eskaini nahi diegulako.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)