2015(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

Itzulinguruka ibili arren, Eusko Jaurlaritzak fracking-aren aldeko apustua berretsi du Gasteizko Legebiltzarrean

EH Bilduren eskariz, Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak agerraldia egin du aste honetan Gasteizko Legebiltzarrean, fracking-a garatzeko asmoa duen azaltzeko. Zehazki, Dani Maeztu legebiltzarkideak baimenen egoeraz eta euren garapenaz galdegin dio. Izan ere, Jaurlaritzak SESHA enpresa publikoaren bitartez hainbat baimenetan zuzeneko parte-hartzea du.
Tapia itzulinguruka aritu da oraingoan ere, IƱigo Urkulluren gobernuko kideak azkenaldian erabili duten estrategiaren pareko. Aitzitik, gero eta agerikoa da erabiltzen duten argudioa fracking-aren aldeko apustu nabarmena dela.

"Esplorazioaren alde" egoteak, zeharka bada ere, haustura hidraulikoa erabiliko dutela esan nahi du, baldin eta ekonomikoki errentagarri ikusten badute. Hala, "erregai fosilak ustiatzen jarraitzea da Jaurlaritzaren estrategia energetiko bakarra, alegia, erabat agortuta eta kaltegarria den eredu energetikoa diru publikoz elikatzen jarraitzea", salatu du Maeztuk.
Horren aurrean, EH Bilduk ikerketa egitea eskatu du ganberan, teknika honek ekartzen duten kostu eta onurak aztertzeko. Maeztuk energia alorrean inbertitzen den diru publikoa energia berriztagarrien ereduan aurrera egiteko izatea aldarrikatu du. 2015ean milioi bideratuko dira fracking-a egiteko eta 2016an 22 milioi euro izatea aurreikusten da. "Zuen politikarekin gaur egungo eredu energetikoa hauspotzen ari zarete, eta eredu horrek sektorea enpresa pribatu gutxi batzuen esku uzten du, estrategikoa eta denona izan beharko litzatekeen sektorea".

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina