2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

Nafar Erriberako uzta, Zegaman ere bai

Beste urte batez batez abian da Errigora egitasmoaren udazkeneko kanpaina, 'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' lelopean. Beste urte batez, Nafarroako hegoaldeko baratza dastatzeko aukera paregabea. Azaroaren 8ra arte izango da saskiak eskatzeko aukera, baita Zegaman ere.

Bertako ekoizpena indartzearekin batera, Erriberako euskalgintza laguntzeko egitasmoa da Errigora. Aurten ere bat egin dute Sortzenek, AEK-k, Zazpiak Batek, Ikastolen elkarteak eta Errigorak. Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskaintzen dute, 50 euroren truke. 15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sorta da. Horixe da, kanpainan parte hartzea erabakiz gero, hartuko duzu.

Nola lortu saskia?
Itzala tabernan, Maiteren okindegian eta Tartalo-etxe elkartean dauden fitxak jaso, norberarekin datuekin bete eta toki berean utzi behar dira azaroak 8a baino lehen. Ordainketa, berriz, saskiak iristen direnean egingo da.

Norabide bikoitza
Keinu berean, hartu ez ezik, emateko moduko ariketa da Errigorak proposatzen duena. Batetik, bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta, bestetik, saskiaren balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da.

Bertako ekoizpenari bultzada emango diozula diogu, 15 ekoizleren artean dozenaka langile eta ehunka nekazari baitago.

Euskarari dagokionez, aurtengoan diru ekarpena ondorengo hiru proiektutara joango da:

  • Lodosa eta vianako ikastolen biziraupenera
  • Erriberako AEKra
  • D eredua Nafarroa osora hedatzeko egitasmoetara
Orain arteko kanpainetan, euskararentzako 300.000 euro biltzea lortu dugu. Guztion esku dago zifra hau handitzen joatea. Izan ere, Errigora zerbait bada, ehunka lagunen borondatezko lanari eta ilusioari esker da. Auzolanari esker. Zure inguruan kanpainaren berri eman eta sare sozialetan kalaka ematen aritzen zaren horri esker; zure herri edo auzoan kanpainari hauspoa ematen diozun horri esker; auzolanean kutxan muntatzen aritzen zaren horri esker eta, nola ez, saskia eskatzen duzun horri esker. 



Eman bultzada euskarari!! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina