2015(e)ko azaroaren 3(a), asteartea

Euskal Herrian bizi dugun krisi egoera sistemikoari alternatibak aurkitu nahian, Batura

BATURA pertsona eta kolektibo ezberdinen arteko kezka konpartitu batetik sortu da, Euskal Herrian bizi dugun krisi egoera sistemikoari alternatibak aurkitu nahian.
  Mapa honen helburua Ekonomia Sozial Eraldatzaileko iniziatiba edo entitate ezberdinak biltzea izango daKontsumo arduratsua praktikan jartzeko tresna baliagarria izango da, hauek zer eskaintzen duten eta non aurkitzen diren jakingo baituzu. Iniziatiba edo entitate hauei ikusgarritasuna ematetik haratago, entitateen interkooperaziorako edo hauek saretzen laguntzeko tresna ere izango da, merkatu soziala sortzeko bidea indartuko duena.

     www.batura.eus webgunea izango da maparen plataforma. Bi aukera izango dira bilatzailean; lehen aukera mapatik bertatik bilatzea izango da, inguruan dauden entitateak bilatuz. Beste aukera, kategoria ezberdinak filtratuz bilatzailearen bidez egin ahal izango da: hizkuntza irizpideak, parekidetasun irizpideak, iraunkortasun irizpideak, produktu mota eta abar.

     Entitate bakoitza mapan kategorien arabera kokatu ahal izateko galdetegi bat osatu dugu. Galdetegi horretan hainbat ezaugarriri buruzko erantzunak eman beharko dituzte entitateek: funtzionamendu demokratikoa, jabetza mota, aberastasunaren banaketa, hizkuntza irizpideak, parekidetasun irizpideak, iraunkortasuna eta abar. Irizpide bakoitzaren ebaluazioa erabiltzailearen esku egongo da. Helburua ez da entitate hauen arteko lehia bultzatzea, ea nor den koherenteagoa, baizik eta eraldaketaren norabidean eman beharreko hurrengo urratsen norabidea markatzea, eredu ekonomiko demokratikoa eraikitzeko.
Ideiaren garapena Kataluniako XESek (Xarxa dEconomia Solidària) garatu duen paMAPAm mapa kolaboratiboan oinarrituta egin dugu. Webgune hori bisitatu eta saltseatzera gonbidatzen zaituztegu, egin nahi dugunaren ideia irudikatuko baituzue.

Zertarako crowdfundinga?
BATURA irabazi asmorik gabeko proiektua den arren, webgunearen eraikuntza, garapena, diseinua eta mantenuak hainbat gastu ditu eta hau interés sozialeko proiektua izanda, egokia deritzogu denon artean finantzatzeari: Ekonomia Sozial Eraldatzaileko entitateak zein norbanakoak. 7.000 euro behar ditugu proiektua martxan jarri eta gastuei aurre egin ahal izateko (hau da kalkulatu dugun gutxieneko gastua). 



Aurreko irudian duzue ekarpena egiten duzuen bakoitzak jasoko duzuen bonoaren itxura. Sarirako Katakrak liburu denda, Boga Garagardoa eta Arrigorri Ostatuaren laguntza dugu eta eurek eskainitako sariez gozatu ahal izango du zozketaren irabazleak.


Webgunearen sorrera, kudeaketa eta diseinua: 4000 €Komunikazio kanpainako euskarrien diseinua: 1500 €Kanpainarako euskarri fisikoak: 475 €Bidaiak: 500 €Karenaren komisioa: 525 €TOTALA: 7000 €  



Ekonomia Sozial Eraldatzailea? Bizitzaren iraunkortasuna helburu duen ekonomia eredua da, eredu kapitalista patriarkarrarekin alderatuz printzipio ezberdinak lehenesten dituena, hala nola, lankidetza, demokrazia ekonomikoa, jabetza komunitarioa, autoeraketa, ingurugiroarekiko errespetua, eraldaketa soziala eta abar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina