2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Telefono mugikorretarako Akuilari aplikazioa sortu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak kudeatzen duen Euskararen Telefonoa zerbitzuak jauzi berria eman eta eskuko telefonoetarako aplikazioa jarriko die esku artean erabiltzaileei. Akuilari aplikazioa Android eta ios sistema eragileak dituzten gailuetarako prestatuta dago eta hauen aplikazioetarako dendetatik doan jaitsi daiteke, ohar baten bidez iragarri duten moduan.
NAIZ.EUS-. Honen bitartez «herritarrek azkarrago eta erosoago helarazi ahal izango dizkiete Behatokiari hizkuntza-eskubideei lotutako kexak eta zorionak», azaldu dute. Erabiltzaileak bertan ikusi ahal izango ditu halaber Behatokiari helarazitako kexa eta zoriontze guztiak.

Jarraitu irakurtzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina