2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

'Zutik Euskal Herria'-ren "potentzial osoa askatzea" du helburu ezker abertzaleak

Euskal Herria zutik eta abian dokumentua plazaratuta, iaz ekin zion ezker abertzaleak hausnarketa prozesuari. Gaur hurrengo urratsa egin dute, "ubide nagusi" Euskal Bidea izango duen "prozesu independentista eraldatzaile" baten aurkezpena. Hala, "Mugimendu independentista anitz eta zabala sortu behar da, alderdien gainetik”, nabarmendu dute Igor Arroyo eta Marije Fullaondok. Biak aurkeztu dute Abian prozesuaren txostena, talde eragilearen izenean.
BERRIA. Arroyok eta Fullaondok iragarri dute txostenean jasotako tesia hurrengo batzarrean bozkatuko dutela. Eta handik aurrerako pausoak ere aurreratu dituzte: estrategiaren inguruko ekarpenak eta tesi alternatiboak aztertu eta jaso, lehenik; eta, ondoren, "gutxieneko babesa duten tesi alternatiboak" bozkatuko dituzte. Prozesu hori guztia amaituta, beste txosten bat plazaratuko dute.

Prozesu osoan, pertsona bakoitzak boto bat izango du, eta preso eta iheslariek boto delegatuaren bidez hartuko dute parte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina