2014(e)ko uztailaren 7(a), astelehena

Ikurrinak Udaletxe plazara sartu dira

Iaz txupinazoaren garaian ikurrina erraldoi bat atera ondoren, kontrolak areagotu dituzte aurten. Hala ere, Udaletxe plazan hainbat ikurrina ikusi ziren atzo txupinazoaren orduan.


BERRIA. Goizean, apenas zeuden bandera zuri-gorri-berdeak plaza inguruan, baina jendea batzen hastearekin batera iritsi ziren. Arrantzale bizardunez jantzitakoek eraman dituzte horietako batzuk; bi oihal handik hartu dute plazaren erdigunea. Inguruetan ere, ikurrina txikiagoak atera dituzte. Arrantzale bizardunek ikurrinak kalera ateratzeko deia egina zuten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina