2014(e)ko uztailaren 10(a), osteguna

Palestinarrei elkartasuna erakutsi eta Israelen erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Askapenak Ordizian

GOIERRIKO HITZA. Israeldar armada Gaza etengabe bonbardatzen ari da azken egunetan hildako, zauritu eta suntsiketa ugari eraginez. Dagoeneko, Palestinako mediku iturrien arabera 28 inguru dira hildakoak “Borde Protector” deitu duten operazioa hasi zutenetik, zibilak gehienak. 3 kolonoen auzia izan da sionistek Palestinaren aurkako ofentsibari ekiteko aitzakia. Israelek erasoa are gehiago gogortuko duela esan du.

     1984an okupazioaren hasieratik harresiak, kolonia ilegalen eraikitzea, hilketak eta atxiloketak etengabeak direla salatu du Askapenak. AEB eta EB “beste alde batera” begira daudela diote. “Komunikabide nagusiek herritarrak desinformatuz jarraitzen dute, bi parte berdinen arteko gatazka balitz bezala, benetako errealitatea estaltzen ahalegintzen dira”, diote.
     Egoera horren aurrean, kalera atera eta erasoa gogor salatzeko dei egin du Askapenak. “Eraso inperialista berri honen aurrean, Estatu Sionista eta bere kolaboratzaileak salatzeko unea da eta palestinarrei gure babes eta elkartasun internazionalista adieraztekoa”, diote. Hala, ostiral honetan iluntzeko 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Ordiziako plazan. Askapenak deituta, eskualdeko hainbat taldek babestu dute deialdia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina