2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

Zegamako EH Bilduk herri galdeketa zabala jarri du martxan Zegaman


Datozen udal hauteskundeei begira prestatutako galdeketa zabaldu du Zegaman EH Bilduk, herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzea helburu duena. Zegaman benetako aldaketa eman dadin lanean ari gara EH Bildun. Egitasmo berriak martxan jartzeaz gain, udalaren kudeaketa eredua bera da jokoan dagoena. Udal partehartzailea nahi du EH Bilduk, herritarrei irekita egongo dena Zegama justuagoa, hobeagoa eta biziagoa eraikitzeko. 

     Komunikazioa eta parte hartzea, hizkuntza, kultura, hirigintza eta lurralde antolaketa, turismoa, politika feminista, elikadura subirautza... guztira 17 ataletan bereizi dituzte galderak. Zegamarren iritzia eta ekarpenak funtsezko dira EH Bildurentzat. Guztion artean osatuko dugulako datozen hauteskundeetarako gure herri programa izango dena. 
BI MODU DAUDE GALDEKETA ERANTZUTEKO: 
Batetik zegama.ehbildu.eus on-line erantzun daiteke galdeketa. Guztiz anonimoa da, erantzulearen adina eta generoa jasoko dituzte soilik. Era berean Galdeketa2015 PDF dokumentua deskargatu daiteke norberak inprimitu eta papelean entregatu ahal izateko. Non? Tartalo-etxe atarian horretarako jarri duten buzoian. 
Azaroan eman zioten hasiera Zegama Puntuz Puntu hauteskundeetarako lehen lanketa faseari. Orduan bost batzar egin ziren Herri Topaketak egutegiaren baitan, hainbat gai sakon jorratzeko. Herritar ugarik hartu zuen parte bertan eta EH Bilduk hartu beharreko bidearen nondik norako nagusiak finkatzeaz gain, ideia ugari landu ziren. Orain, galdeketa honekin, are eta herritar gehiagorengana iritsi nahi dugu. Bai batzarretan eta bai galdeketen bidez jasotako ekarpen guztiekin osatuko dugu programaren zirriborroa.

II. HERRI BATZARRA
Otsailaren 7an jarri du Zegamako EH Bilduk datorren hitzordu garrantzitsua. II. Herri Batzarra egingo da Kultur Etxean, goizeko 10:00etan hasita. Galdeketaren emaitzak azalduko dira bertan, beraz, erantzun nahi duenak egun hori baino lehenago egin beharko du. Era berean, Herri Topaketetan eta galdeketetan jasotako ekarpen guztiekin osatutako programaren zirriborroa aurkeztuko dute. Ildo nagusiak finkatuta, udalera eraman nahi ditugun neurri zehatzak eztabaidatuko ditugu bertan. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina