2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Zegaman asteburu honetan

Herriz herri martxan dira Euskal Herriko VII. Mus Txapelketako kanporaketak. Otsailaren 20, 21 eta 22an herrialdeko kanporaketak izango dira eta martxoaren 7an final nazionala Lekeition (Bizkaia).

Larunbat honetan jokatuko da Zegamako kanporaketa, Itzala tabernan 16:00etatik aurrera; 20€ ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak. Sailkatzen direnen artean Gipuzkoako finala Alegian jokatuko da otsailaren 21ean 15:00etan herriko polikiroldegian.
    Guztira 250 herritan jokatuko dira kanporaketak txapelketaren aurtengo edizioan. Saritan, gainera, 50.000 euro baino gehiago banatuko dira. Parte hartzaile bakoitzak, berriz, oroigarria jasoko du. Iazko txapelketan Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotan jokatu zen txapelketako lehen kanporaketa; gutxi gorabehera 4.000 pertsonek hartu zuten parte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina