2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

Talo-festa antolatu du Gure Esku Dagok Zegaman

Ekainaren 19ko galdeketari begira Gure Esku Dago egitasmoa Goierrin egiten ari den sinadura bilketaren inguruan, talo-festa egingo dute Zegaman asteburu honetan. Hain justu ere, erabakitzeko eskubidearen bidean hurrats bat gehiago emango du egitasmoak galdeketa errealitate eginez.
Hala, larunbat honetan, hilak 23, goizeko 11:30etatik aurrera taloak egin eta salduko dituzte Kasino kanpoaldean. Bertan, galdeketari babesa emateko sinadurak bilduko dira, kamisetak salduko dira eta egitasmoa diruz laguntzeko bazkide egiteko aukera ere izango da.

Zegamako Gure Esku Dagok herritar guztiak bertara gertura daitezen animatu nahi ditu egitasmoarekin bat egin eta galdeketari indarra emanez.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina