2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

EH Bilduk herri batzarra egingo du Zegaman

Joan den udazkenean EH Bilduk abian jarritako hausnarketa prozesuan beste urrats bat egingo du EH Bilduk hurrengo asteetan; herri batzarrak egingo ditu, euskal gizarteari egiten diogun eskaintza politikoa egokitzeko eta berritzeko asmotan. Hausnarketa prozesu horren barruan, EH Bilduk herri batzarrak egingo ditu hurrengo asteetan Euskal Herriko auzo eta herrietan.

Captura de pantalla 2016-01-17 a las 21.56.17Behetik gora; EH Bilduko militante ororen iritziak entzunez eta kontuan hartuz egin nahi izan dugu EH Bilduren etorkizuna zehaztuko duen hausnarketa prozesua. Prozesuaren prozedura parte-hartzailea eta irekia izateari garrantzia berezia ematen diogu, EH Bilduren komunitatea osatzen duten pertsona guzti-guztiei dagokiolako gure indar politikoaren etorkizuna marrazten eta eraikitzen laguntzea. Hortxe dago, hain zuzen, EH Bilduren indar nagusia, EH Bildu osatzen duten pertsonen komunitate anitz eta parte-hartzailean. Eta hortik etorriko da, EH Bildu osatzen duten pertsonen komunitatetik, gure berrindartzea eta euskal gizarteari egokitutako eskaintza politikoaren egituratze egokia.
Jatorri eta kultura politiko eta ideologiko ezberdinetatik datozen indar politiko ezberdinen batuketatik jaio zen EH Bildu. Euskal gizarteak proiektu ilusionagarri eta berritzaile bezala ikusi zuen hura. Azken hauteskunde-aldiek, ordea, erakutsi digute, indar politiko ezberdinen batuketa soilaren eredua agortua dagoela, beste jauzi bat eman beharra dagoela, EH Bilduren egiturak eta eskaintza eta jardun politikoa errealitate sozial eta politikora egokitu beharra dagoela, bere jatorrizko helburuak erdietsi ahal izateko.
‘Jaikiz’ lelopean egingo dira hurrengo asteetako herri batzarrak, jaikitzeko ordua iritsi baitzaio EH Bilduri. Euskal gizarteak tamaina erraldoiko erronkei egin beharko die aurre hurrengo urteetan, eta horretarako, beharrezkoa du EH Bildu indartsu bat izatea. Espainiako estatuan beste neurri batean gertatzen ari bada ere, Espainiako estatuan bizitzera kondenatuak dauden herrietan ondo errotutako aldaketa politiko eta sozialak gauzatzeko aukera errealak gauzatzen ari dira. Kataluniakoa dugu horren adibiderik argiena eta esanguratsuena. Euskal Herrian ere inoiz baino baldintza hobeak ditugu aldaketa politiko eta sozial hori errealitate bihurtzeko, eta EH Bildu prest egon behar da aldaketa hori lideratzeko. Baina horretarako, lehendabizi, bere proiektua egonkortu eta indartu beharra dago, EH Bilduren komunitatea osatzen duten pertsona guztien laguntza, indar eta bultzadarekin.
Hartu beharreko erabakiakEH Bilduren etorkizuneko egituratzeaz eta izango dituen erronken inguruan hausnartzeaz gainera, EH Bilduko militanteek epe laburrera eragina izango duten hainbat gairen inguruko erabakiak hartuko dituzte hurrengo asteetan egingo diren herri batzarretan. Era horretara, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen ondoren, EH Bilduk Madrilen izango duen jardun politikoaren inguruko erabaki esanguratsuak hartuko dituzte militanteek. Hala nola, Espainiako erregearekin izango dugun audientziara joango garen edo ez; eta joanez gero, zein jarrera eta mezurekin joango garen. Eta bestalde, Espainiako presidentearen inbestidura saioan EH Bilduk izango duen jarrera erabakiko dute militanteek. Era berean, Zegaman, datozen urteetan eman beharreko urratsen gainean ere hausnartuko da batzarrean.
HitzorduaGauzak horrela, datorren ostiralean, hilak 22, izango da Zegamako batzarra. Iluntzeko 19:30ean bilduko gara Kultur-etxean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina