2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena

Zegamatik Bilbora, eman izena autobusean!

Bagoaz eta Sarek elkarrekin eskatuko dute urtarrilaren 9an, larunbat honetan, Bilbon eta Baionan euskal preso, iheslari eta deportatuen oinarrizko eskubideen defentsa. Zegamatik Bilbora joango gara autobusez! Beraz animatu!
Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen zaintzaren inguruan diharduten Sarek eta Bagoaz-ek bat egin dute elkarrekin presoen sakabanaketaren zein aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurrien indargabetzea eskatzeko. Baiak ala biak, indartsu ari dira lanean giza eskubideen, gatazkaren konponbidearen eta bakearen alde, eta horretarako pentsaera, ideologi eta arlo ezberdinetako hainbat lagun elkartu dituzte. Orain, biek batera, elkarrekin egingo dute presoen etxeratzearen aldeko mobilizazioa. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira manifestazioak bi euskal hiriburuetan.

Zegamatik autobusa joango da Bilbora; arratsaldeko 14:45ean abiatuko da farmazi aurretik. Izena emateko zerrendak Itzala tabernan eta Tartalo-etxen daude!! 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina