2016(e)ko urtarrilaren 16(a), larunbata

Sinadurak bilduko ditu Gure Esku Dagok Zegaman, asteburu honetan

Ekainaren 19an Gure Esku Dago egitasmoak Goierrin egingo duen galdeketa aurrera eraman ahal izateko, sinadurak biltzen ari dira herri herri. Zegaman ere, asteburu honetan izango da sinadura emateko aukera. Gutxienez 6.000 sinadura jaso behar ditu Gure Esku Dagok Goierrin galdeketa legitimoa izan dadin. Urtarrilaren amaiera arte izango da epea. 
Hala, atzo iluntzean bezala, gaur iluntzean ere mahaia jarriko du Zegamako Gure Esku Dagok Manolone aurrean  19:30etik 20:30era. Bihar berriz, igandea, eguerdian jarriko du mahaia 12:30etik 13:30era. 

Era berean, gaur iluntzean, 18:00etan batzarra deitu du erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak Kultur Etxean. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina