2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

Zegaman jokatuko da gaur Atera bertso txapelketako lehen saioa

Goierriko herrien arteko Atera bertso txapelketari hasiera emango diote gaur. Goierriko eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolek antolatu dute txapelketa, bigarrenez.

    Lehenengo fasean lau saio izango dira eta horietako lehenbizikoa gaur jokatuko da Zegaman. Mordoxka tabernan izango da, gaueko hamaiketatik aurrera. Zegama, Segura eta Gabiria 2  taldeak lehiatuko dira. Zegamako taldean Joanes Etxaide, Gorka Aierbe eta Jon Arakama arituko dira. Zorte on hiruoi! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina