2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

Mosaiko erraldoia Donostiako Zurriolan

Azaroaren 8an Donostiako Zurriola hondartzan mosaiko erraldoia egingo du Gure Esku Dago egitasmoak Euskal Herriak ere erabakitzeko eskubidearen alde abian duen ehuntze lana erakusteko. Goizeko 11:00etan izango da ekitaldia; txoko guztietatik autobusak antolatzen ari dira Donostiara joateko.

     Antolatzaileek laster emango dute eguneko egitarauaren gaineko informazio gehiago.
     Azaroaren 9an Kataluniak burujabetzaren gainean abiatu duen galdeketaren bezperako izango da Donostiako ekitaldia. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina