2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Inma Berriozabal eta beste hainbat preso gaixoen familiei harrera egin diete Gipuzkoako Aldundian

Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendariak harrera egin diete gaur gaixo dauden presoen senitartekoei.

Ekitaldian izan dira Inma Berriozabal preso zegamarraren ahizpak eta senarra. Gari Arruarte hernaniarraren, Aitzol Gogorza errenteriarraren eta Ibon Fernandez Iradi lasartearraren senirtatekoak ere bertan izan dira.
     Garitanok adierazi du “ezinbestekoa” iruditzen zaiola euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko espetxe neurriak indarrik gabe uztea. “Instituzio garen heinean, gaixorik dauden presoak berehala libre uzteko eskatzen dugu”.

Goierriko Hitzak jaso du albistea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina