2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Euskararen Egunean euskaldun berriak protagonista Zegaman

Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakian, ekitaldi berezia egin zen atzo Zegaman Euskara Batzordeak antolatuta. 'Hesiak gainditzen' dokumentalaren emanaldiarekin batera, solasaldi interesgarria izan zen. Hain justu ere, hainbat jatorritako zegamarrak aritu ziren euren esperientziak kontatzen, euskaldun berriak guztiak. 


Yamila El Ismaile (Maroko), Siham El Omayry (Maroko), Bruno Carvalho (Portugal), Gerardo Ramirez (Colombia) eta Sandra Fernandez (Katalunia) elkartu ziren hizketaldian. Giro ederrean, euskara ikasteko abenturak utzi dituenak kontatu zituzten. Bete egin zen Kultur Etxeko aretoa. 

Hesiak gainditzen
Hizkuntzaren transmisioaren gainean hausnartzeko dokumentala da Txatxilipurdi elkarteak 2012an osatu zuen hau. Euskarara gerturatzen ahalegindu ziren eta oraindik ahalegin horretan daudenei egiten die erreferentzia. Arrasate eta inguruetako hainbat bizilagunen testigantza jasotzen du dokumentalak. Estatu espainoletik Euskal Herrira iritsitakoak dira. Tartean badira hizkuntza ikasi ez dutenak, baina euren ondorengoei ikasteko aukera eman dietenak; baita kanpotik etorri arren euskara ikasi dutenak ere. Era berean, euskaldun izan arren hizkuntza galdu eta pixkanaka berreskuratu dutenik ere ageri da dokumentalean.  



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina