2015(e)ko abenduaren 20(a), igandea

Lehen indarra izan da EH Bildu Zegaman, baina “erori egin gara”

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan zegamarrek eman dute beren hitza. Guztira, 1.144 herritar zeuden hautes mahaietara deituta eta %68k eman du botoa. Duela lau urte bezala, lehen indarra izan da EH Bildu oraingo hauteskunde hauetan ere; nahiz eta boto beherakada nabarmena izan. 

Hona hemen Kongresurako Zegamako emaitzak:

Kongresuko emaitzak:
  • EH Bildu: 320
  • EAJ: 307
  • Ahal Dugu: 98
  • PSE-EE: 16
  • Orain Batera: 8
  • PACMA: 5
  • PP: 4
  • C’s: 3
  • UPyD: 1
  • Berdeak: 0
  • LN: 0
  • Baliogabeak: 7

Arraiz: “Gau txarra EH Bildurentzat, erori egin gara”
EH Bilduren izenean, Iruñean egin duen lehen agerraldian Hasier Arraizek aitortu du emaitza txarrak izan direla. “Hauteslegoak klabe estatalean erabaki du bozka eta guk ez dugu jakin hori irakurtzen”.
Pablo Gorostiaga aipatuz, adierazi du: “Erori egin gara, askotan erori gara, baina bihar jaiki egingo gara eta aurrera jarraituko dugu”.
Amaiurrek zazpi diputatu izan ditu legegintzaldi honetan Espainiako Kongresuan, eta orain 2 lortu ditu. Bizkaitik bat eta Gipuzkoatik beste bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina