2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Arraiz: 'Gaur erori egin gara, baina bihar jaikiko gara eta horretarako zuek guztiak behar zaituztegu'

Espainiako Kongresu eta Senaturako emaitzak ezagutu ondoren Hasier Arraizek egin duen balorazioa:
Eskerrik asko gurekin egoteagatik, zuen konfidantza eman izanagatik, egin duzuen lan guztiagatik eta EH Bildu den komunitate hau osatzeagatik. Inoiz baino esker onekoago gaude zuen lanagatik, eman duzuen guztiarengatik.
Gau txarra da EH Bildurentzat, ez dugu ezkutatuko. Ematen du estatu mailako logika nagusitu dela hauteskunde hauetan eta hori dela eta guk ez dugula hori behar den bezala interpretatzen jakin izan eta herritar askok atxikimendua guri eman beharrean beste indar batzuei eman die, baliagarriagoa zelakoan.
Argi eta garbi daukagu erori garela, eta Pablo Gorostiagak bideoan esaten duen moduan “askotan erori gara, baina beti altxatzen gara”. Bada, gaur ere erori gara baina bihar jaiki behar dugu, eta bihar jaikitzeko zuek guztiok behar ziatuztegu. Behar zaituztegu eta nahi zaituztegu gurekin batera.
Duela hilabete batzuk bide bat egiten hasi ginen, bide horretan benetan konfidantza izateko eskatzen dizuet, bide horrek denbora behar duelako eta bide horri ilusio eta itsaropena eman behar zaizkiolako. Bide hori egin behar dugula ziur gaude Euskal Herriak EH Bildu indartsu bat behar duelako. Aldaketa politikoa gertatzeko bertatik bertara, Euskal Herriak eta Euskal Herriko gizarteak EH Bildu indartsu bat behar du eta horretarako zuek guztiak behar zaituztegu bihar, etzi eta etzidamu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina