2015(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

Berrehun preso eta iheslari ohik eskatu dute EH Bilduren aldeko botoa

Preso eta iheslari ohien agerraldia.
Gatazkaren konponbide "osoa" lortzea eta "Euskal Herria askatzea" dira Donostian bildu diren dozenaka preso eta iheslari ohien nahi eta helburuak. Horregatik, "aldebakarreko prozesu independentista" babestu eta EH Bilduren aldeko botoa emateko deia egin dute. 230 preso eta iheslari ohik babestu dute agerraldia. BegoƱa Uzkudun eta Angel Alcaldek irakurri dute adierazpena.


Espainiak jartzen dituen oztopoei aurre egiteko modua ezker abertzalearen bidea dela uste dute: "[Espainiak] Herrien kartzela izaten jarraitzen du, duela 40 edo 100 urte bezala". Horregatik, ez deritzote erreforma hotsek ezer berririk ekarriko dutenik: "Gure herriaren erabakitzeko eskubidea defendatuko duen erreformarik ez dugu ezagutuko zoritxarrez". 

Era berean, nabarmendu dute ETAk bere jardun amaitu duenean agerian ari dela gelditzen "indarkeriarik gabe dena posible izango da ziotenen gezurra. Bide demokratikoen eskutik, borroka eginez egingo dugu posible herri askea". Herri gisa bide propioa egiteko, indarrak bildu behar direla deritzote: "Gu prest gaude ahalegin honetan gure ekarpen eskuzabala egiteko". Hala, abenduaren 20ean Madrili "zaplaztekoa" emateko independentziaren aldeko "ilusioaren" ahalik eta boto gehien behar direla gaineratu dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina