2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

Gabon hauetan ere, falta direnak gogoan Zegaman

Urtearen amaiera gerturatzearekin batera, Gabonak datoz gurera. Protokolozkoak dira akaso, derrigorrezko ohitura. Lurrin iragarkiak bezain faltsuak agian, politegiak eta itsusiak, beraz. Asmakizun komertziala igoal, baina kaleetako abestitxo horiek bezain sarkorrak. Egunak emango ditugu kanta-marmarrean. Bai, Gabonak datoz. Batzuen gozamenerako, besteen sufrimendurako eta askoren epeltasunerako? Badute gabonak barrena mugitzeko gaitasuna, edo beharbada ematen diegu horretarako baimena*.
     Gabon hauetan Zegaman ere euskal preso eta iheslariak gogoan izango ditugu. Hala, ostiral honetan, abenduaren 26an, azken ostiraleroko elkarretaratzea egingo da salbuespenezko egoerari amaiera eman diezaioten exijitzeko. Era berean, azken urteetako ohiturari eutsiz, Urte Zahar egunean gaztina-jana egingo da udaletxe aurreko plazan, 19:00etatik aurrera. Iluntzeko 20.00etan, berriz, elkarretaratzea izango da preso eta iheslarien eskubideen alde.

Inma Berriozabal, 770 kilometrotara
Inma Berriozabal Zegamako bizilaguna gaixorik dago preso. “Egoera latza” bizi du, bere osasun egoerak are eta gogorragoa egiten duelako espetxealdia. Gaixotasun larria izanik aske behar luke Inmak.
     2008ko urtarrilean atxilotu zuten 18/98 auzian epaitua eta zigortua izan ostean, baina osasun arazoak zituela eta, 30.000 euroko fidantza ordainduta aske utzi zuten. Alabaina, 2009ko apirilaren bukaeran berriro espetxeratu zuten, eta egun, A Lamako (Pontevedra, Galizia) espetxean dago. Osasun arazo ugari ditu, tartean, zenbait gaixotasun kroniko. Besteak beste, B hepatitisa, hipertentsioa, asma,  psoriasia, belauneko protesia, artrosia, bizkarraldeko zifoeskoliosia eta mellitus II motako diabetesa ditu Berriozabalek.

Arkaitz Saez, 1.070 kilometrotara
Arkaitzek dagoeneko 15 urte daramatza kartzelan. Puerto de Santa Mariako espetxean dago etxetik 1.070 kilometrotara, baldintza gogorretan. Neurri zorrotzak egunerokoa dira gartzela horretan, Arkaitzek epaitua izan zenetik 13 urte daramatza bertan. Gutunak, telefono deiak... oso murritzak dira Puerton. Ikasketak egin ahal izateko ere oztopo ugari izaten dira egunero. Mediku arreta oso eskasa da, eta hilabetean itxaron behar izaten ditu edozein arazo duenean artatua izateko. Senide eta lagunentzat zer esanik ez, Euskal Herritik Andaluziaraino bidaia luze eta arriskutsua astebururo.

*[Gaur8 2012-12-20]

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina