2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Giza eskubideen aldeko eta sakabanaketaren kontrako zapi katea burutu du Etxeratek

Nazioarteko Giza Eskubideen Eguna dela-eta, Etxeratek Iruñea eta Gasteizen zapi kateak osatu ditu. Era berean, Baionan, arratsaldeko 18.30ean elkartuko dira sakabanaketaren aurka. Modu honetan, eragile politiko eta instituzioak «konponbideak mahai gainean jartzera» gonbidatu dituzte.
NAIZ.EUS- Hainbat euskal herritarrek pairatzen duten sakabanaketa eta giza eskubideen urraketa salatzeko, Iruñea eta Gasteizen zapi kateak osatu ditu Etxeratek. Era honetan, frantziar eta espainiar estatuek «euskaldunon eskubideak bortxatzen» jarraitzen dutela adierazi nahi izan dute.
     Gaurko egunez Nazioarteko Giza Eskubideen Eguna ospatzen da, eta data honen jatorria gogoratu nahi izan dute: «Estatuen abusuendgandik gizartea defendatzeko asmoz sortu zen», azpimarratu dute. Honela, Euskal Herrian «eskubide bortxaketa» honek bizirik jarraitzen duela salatu dute. «Gure senideei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politika horren adierazle garbia da».
     Frantziar eta espainiar Estatuak egiten dituzte erantzule zuzen: «Bertan bizi diren biztanleen osotasun fisiko zein sikologikoa bermatu beharko lukete». Hau dela eta, eragile politiko eta instituzioak «konponbideak mahai gainean jartzera» gonbidatu dituzte. Modu honetan, «arduraz jokatu» eta «giza eskubideen urraketa hauei amaiera emateko».
      Era berean, urraketa hauek mundu osora ematen direla gogorarazi nahi izan dute eta Palestinara, Siriara, Irakera edo Saharara elkartasuna helarazi dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina