Jostunak; herritarren borondateak jositako istorio bat dokumentala estreinatuko du asteartean Gure Esku Dago dinamikak. Batetik, Durango eta Iruñea arteko ekaineko giza katearen
eta Gure Esku Dago-ren sustraitze prozesua kontatzen du; "hedabideetan
agertzen ez den kronika": nola abiatu ziren lehen batzordeak, lehen
asmoak...
+14.21.43.png)
Bestetik, "erreferentzia" diren hainbat lagunen adierazpenak jaso
dituzte. "Erabakitzeko eskubidearen inguruko korapilo nagusiak askatzeko
ahalegina" da, dinamikaren arabera: "Zein da euskal subjektua?
Erabakitzeko eskubidea abertzaleen kontua da ala demokrazia ariketa
hutsa? Zer da lehenbizi, legea ala herritarren borondatea?" galderei
erantzuna ematen saiatuko dira. Parte hartzaileen artean daude, besteak beste, Garbiñe Biurrun
epailea, Gemma Zabaleta Jaurlaritzako sailburu ohia, Jose Elorrieta
ELAko idazkari nagusi izandakoa, Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako
lehendakari ohia eta Tomas Urzainki historialaria.
Bilboko aurkezpenaren ondoren, Iruñean eskainiko dute abenduaren
20an, Golem zinemetan; eta abenduaren 21ean, Buenos Airesko Necoecheako
euskal etxean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina