2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Goierriko Gutun Sozialak bilkura egingo du larunbatean Beasainen

Goierriko Eskubide Sozialen Karta egitasmoak bilkura egingo du larunbat honetan Beasainen. Goizeko 9:30ean egin dute zita, Beasaingo udaleko areto nagusian.
     Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako dinamika aurrera doa eta herritarron artean erabakitako eskubideen karta herrietara zabaltzeko unea iritsi da. Horrez gain tokian tokiko dinamikek zer bide hartu behar duten ere erabakitzeko unean gaude, baita Goierrin ere.
     Erabaki hoiek goierritarrek biltzarrean hartzea proposatu dute, eta larunbat honetan jarri dute hitzordu erabakiorra. Karta aurkeztu eta etorkizunerako pausoen nondik norakoak izango dituzte eztabaidagai. Parte hartu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina