2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Zein jarrera hartu behar luke Zegamako Udalak tentsio altuko linearen aurrean?

Puntuz puntu egiten da oihala. Eta horrela, puntuz puntu, ehundu nahi du Zegamako EH Bilduk etorkizunerako herria: herritarren aniztasuna eta parte hartzea ardatz izango dituen oihal koloretsua.
     Azken urteotan, EH Bilduren helburua gauzak egiteko modu berri bat martxan jartzea izan da.  Herritarrei hitza emateko bideak emanez, eragileekin harreman jator eta horizontalak bilatuz. Horretan ari gara, guretzat garrantzitsua delako Udalaren ohiko kudeaketa gaitasunez aurrera eramateaz gain, hori guztia herritarren parte hartzearekin egitea.
     Arloz arlo abiatutako prozesuan pausu berri bat emango dugu bihar arratsaldean. Kultur etxean elkartuko gara hainbat gai lantzeko. Kasu honetan, mendi-basoak, nekazaritza eta elikadura subirautza, energia eta ingurugiroa izango ditugu aztergai. Iluntzeko 19:00etan elkartuko gara kultur etxean.
  • Mendi-basoak: Bertako ekosistemetan eta espezieetan oinarritutako basogintza bultzatu behar da; basogintzan eta mendietako kudeaketan ere beste eredu sozio-ekonomiko baten oinarriak ezarriz. Epe luzerako baso politikak eraiki behar dira . Beharrezkoa da hiru ardatz edukiko dituzten politikak martxan jartzea. Ekonomikoak, sozialak eta ingurumenarekikoak.
  • Nekazaritza eta elikadura subirautza: Azken 30 urteetan sustatu den industria transformatzailearekiko menpekotasun eta zerntralizazioari aurre egin behar diogu, baserritarrek autonomia irabazi dezaten, ekoizpenaren hasiearatik salmentaren azken une arteko ziklo osoan baserritar eta herritarrek erabakitzeko ahalmen gehien eskaintzen dituzten ereduetan sakonduz, ingurumenaz gain, ikuspegi sozial eta ekonomikoa ere kontuan hartuz. Bide horretan, elikadura oinarrizko beharra izanik Euskal Herriak elikadura osasuntsu baten bermea izan behar du herri gisa etorkizuna izan dezan. Tokiko elikadura sistema iraunkor, justu eta osasuntsuak eraiki behar dira. Baserritarrak ez dira paisaiaren zaintzaile soilik, ez turismoa erakartzeko ale folklorikoak, elikagai ekoizleak dira.
  • Energia. Egungo eredu energetikoak gure lurra suntsitzen du eta kontsumoa bultzatu. Euskal Herriak duen menpekotasun energetikoa ia ia erabatekoa da, %90 baino handiagoa. Erregai fosilen ustiaketan energia ekoiztu eta banatzen duten multinaziolanen esku bizi gara. Gainean ditugu Ezkio-Itsasotik Deikazteluraino eraman nahi duten tentsio altuko argindar linea. Partzoneria txikia ere 'fraking' teknika erabiliz gasa ustiatzeko jomugan dago.  Eredu energetiko berri eta integral baten beharrean gaude, balore eta praktika zehatzak bultzatuko dituena.
  • Ingurugiroa: Hazkunde ekonomikoaren izenean, ingurugiroarekiko inongo begirunerik gabe abiarazi dira hamaika proiektu azken hamarkadetan. Ingurugiroa udal alor guztietan zeharkakotasunez txertatzea beharrezkoa da, edozein egitasmo martxan jartzerakoan kontuan hartu beharrekoa. Tentsio altuko argidar linearen proiektuaren mehatxupean gaude Zegaman.  Zein jarrera izan behar luke udalak proiektu honen aurrean? Era berean, hondakinekin dugun arazoari irtenbidea emateko, birziklatze tasa igotzeko pausoak eman dira herrian. 2014an urtarriletik irailera Zegamako birziklatze tasaren bataz bestekoa %55ekoa da; 151.920 tonelada zabor bidali ditugu zabortegira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina