Elikagaien erosketa publikoan bertako eta gertuko produktuen
presentzia handiagoa izateko urratsa eman du gaur Legebiltzarrak, EH
Bilduk aurkeztu duen legez besteko proposamena onartuta.
2014(e)ko ekainaren 28(a), larunbata
Gozatu nahi dugun eran. Zernahi gara!
Ekaineko azken txanpan sartu garen honetan, baditugu asteburuaren jira-biran hainbat mobilizazio eta deialdi. Ekainaren 28an sexu askatasunaren aldarriz bete ohi dira Euskal Herriko hainbat herri eta auzo, geroz eta indartsuago bilakatuz zernahi garenon ahotsa. Ernaik mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzeaz gain, irakurketa plazaratu dute:
2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala
Renfek zerbitzutik kenduko ditu Ordizian istilua eragin zuten zaindariak
GOIERRIKO HITZA. Maiatzaren hasieran salatu zuten hainbat herritarrek Ordiziako tren
geltokian segurtasun zaindariekin izandako istilua; euskaraz hitz
egiteagatik jazarriak izan ziren. Hedabideetan ohiartzuna izan zuen
gertakariak eta beste hainbat kasu ere ezagutu ziren hurrengo asteetan.
Renfek salaketa ugari jaso zituen eta segurtasun enpresari neurriak
hartzeko eskatu zion. Hala, Berria egunkariak jakinarazi duenez, Renfeko iturriek azaldu dute larunbatetik aurrera zerbitzutik kanpo izango dira zaindari horiek.
PNV, PSE eta PPk ez dute onartu kutxen kontrol publikoa bermatu eta pribatizazioa ekiditeko EHBilduk eginiko proposamena
EHBilduk herenegun aurkeztutako proposamena eraman zuen atzo Kutxan
izan zen bilerara. Bertan, Batzar Orokorreko kideak zeuden ordezkatuta
eta EHBilduren proposamenaren xedea hau izan da: hiru kutxetan eztabaida
irekitzea, kutxen kontrol publiko eta soziala bermatu eta
pribatizazioari ateak ixteko. Horretarako, gainerako alderdi eta
sindikatuei ezinbesteko zaie astelehenean, ekainak 30, BBK eta Vital
banku-fundazio bihurtzeko asmoa bertan behera uztea, Gipuzkoako Kutxan
bezalaxe, abendura arte denbora baitago.
Zegamako Plazak Twitterrera egin du salto!
Blogean jasotzen ditugun albisteak eta askoz gehiago sareko erabiltzaileekin banatzeko, Facebook kontuaz gain, Twitterren ere egongo da Zegamako Plaza!
Azken ostiralarekin, elkarretaratzea Zegaman
Euskal presoen eta iheslarien eskubideak defendatzeko eta espetxe politika salatzeko, mobilizazioak egingo dira gaur herriz herri Euskal Herrian. Hilabeteko azken ostiralero bezalaxe, gaur ere, oinarrizko eskubideak urratu eta Euskal Herrian sortu den egoera
politiko berriak behar dituen neurrien kontrako norabidean dagoen
espetxe politika amaitzeko indar metaketa ezinbestekoa izango da.
Horregatik, Zegaman, iluntzeko 20:00etan bilduko gara udaletxe aurrean.
Horregatik, Zegaman, iluntzeko 20:00etan bilduko gara udaletxe aurrean.
2014(e)ko ekainaren 26(a), osteguna
Goierriko LAB kalera aterako da uztailaren 2an, enpleguaren defentsan
GOIERRIKO HITZA. "Negoziazio kolektiboaren blokeo egoeraren erantzule den Confebask
patronalaren jarrera salatzeko eta instituzioei, Jaurlaritzari bereziki,
egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatzeko” elkarretaratzeak
deitu ditu LAB sindikatuak datorren asteazkenerako.
Inguru arrotzak samurtzera
Eguneroko espazioak arrotz dira bizi proiektu desberdinak dituztenentzat, eta inguru horiek samurtzeko borroka gogora ekartzeko eguna da ekainaren 28a: LGTBI lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualen komunitatearen nazioarteko eguna. Euskal Herrian hasiak dira larunbaterako mobilizazioetarako deiak zabaltzen, eta, horiekin batera, analisi eta proposamen politikoak plazaratu dituzte zenbait eragilek. Hona hemen Berriak bildu dituen batzuk.
2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea
Proiektu handiei aurre egiteko bide legalen gaineko hitzaldia ostegunean, Zegaman
Gure geroa proiektu batek mehatxatzen duenean, auzokideok edota tokian tokiko erakundeak zer egin dezakegu? Herri borondatea onartzeko benetako tresnarik badago edo berriak eraiki behar ditugu?
2014(e)ko ekainaren 23(a), astelehena
2014(e)ko ekainaren 20(a), ostirala
2014(e)ko ekainaren 19(a), osteguna
Kutxabanken pribatizazioaren aurkako ekintza egin du Goierriko EH Bilduk
Atzo goizean Goierriko EH Bilduko hainbat kidek elkarretaratzea egin
zuten Ordiziako Kutxabanken bulegoaren atarian eta esku-orriak banatu
zituzten pribatizazioa salatuz eta entitatearen “izaera publikoa babestu
beharra” aldarrikatuz.
2014(e)ko ekainaren 16(a), astelehena
2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala
Elkarretaratzea gaur, Zegaman
Gaur arratsaldean, 20:00etan, preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da, Zegamako udaletxe aurrean.
2014(e)ko ekainaren 12(a), osteguna
Goierritartasunaz aritzeko bigarren mintegia, larunbat honetan
Tokiko garapenaz hitzegiteko eta Goierritartasunaz jarduteko maiatzaren 17an dozenaka lagun elkartu ziren Beasaingo Igartza jauregian. Ikuspegi eta esperientzia ezberdinetako 80 lagunetik gora bildu ziren eta egin zituzten ekarpen ugariri esker hasi da EH Bildu goierriko etorkizuna marrazten. Giro atseginean, lan paregabea egin zen bertan.
Larunbat honetan, ekainaren 14an, izango da bigarren hitzordua. Lehen saioan izan ez ziren guztiak ere gonbidatuta daude bertara. Aukera bikaina izango da aldaketa bide honetan gure etorkizuna eraikitzen lanean jartzeko eta nolako goierri nahi dugun denon artean erabakitzeko.
Larunbat honetan, ekainaren 14an, izango da bigarren hitzordua. Lehen saioan izan ez ziren guztiak ere gonbidatuta daude bertara. Aukera bikaina izango da aldaketa bide honetan gure etorkizuna eraikitzen lanean jartzeko eta nolako goierri nahi dugun denon artean erabakitzeko.
2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea
Zegamarrak giza katean, bideoa
Emozioak. Ilusioak. Mila koloretako sentimenduak azaleratu ziren igandean Iruñea eta Durango batu zituen giza katean. Bertan ginen zegamarrak ere, ikusi bideoa!
2014(e)ko ekainaren 9(a), astelehena
Giza katea Goierrin
Eskuz esku, milaka lagun elkartu gara Durango eta Iruñea batu dituen
giza katean. Zegamarrak ere bertan izan gira ehunka goierritarrekin
batera, milaka euskal herritarrekin batera. Ilusioz, pozez, emozioak
gainezka... guztion artean hemen erabaki nahi duen herri bat dagoela
erakutsi dugun, guk gure etorkizunaren jabe izan nahi dugula.
2014(e)ko ekainaren 7(a), larunbata
Ibilbidea, metroz metro
Azken orduetan, jendea idazten ari da, giza katea nondik igaroko
den galdetuz, biharko ekimen historiko honetara batu nahi dutela-eta.
Hortaz, sarrera honetan zehatz-mehatz azalduko dizuegu nondik igaroko
den katea. Gogoratu errepidearen ezkerraldetik igaroko dela.
Angel Oiarbide, giza kateaz
Gure Esku Dago ekimeneko Angel Oiarbidek igandean egingo den giza-kateaz
hitz egin du GoiBerri aldizkariarekin. Dagoeneko lortu duten babesa eta
herriz herri sortutako ilusioa ikusita, ekimenak "arrakasta"izan duela
azaldu du.
2014(e)ko ekainaren 6(a), ostirala
Zegamatik 9:40an irtengo da giza katera joateko autobusa
Geroz eta gertuago dago Durango eta Iruñea elkartuko dituen giza katea. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, eskuz esku, 123 kilometroko kate erraldoia osatuko da. Bertan egongo gara zegamarrak ere, 51. kilometroan, Ormaiztegin.
Zegamako Gure Esku Dago taldekoek ohartarazi dutenez, goizeko 9:40an irtengo dira bi autobus Farmazia paretik. Hala ere, komeni da 10 bat minutu lehentxeago agertzea, batez ere txartelak erosi gabe dituztenak. Komeni da Zegamatik puntual irtetzea, Ormaiztegira garaiz iritsi eta presaka ez ibiltzeko!
Zegamako Gure Esku Dago taldekoek ohartarazi dutenez, goizeko 9:40an irtengo dira bi autobus Farmazia paretik. Hala ere, komeni da 10 bat minutu lehentxeago agertzea, batez ere txartelak erosi gabe dituztenak. Komeni da Zegamatik puntual irtetzea, Ormaiztegira garaiz iritsi eta presaka ez ibiltzeko!
2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena
Zegamarrek giza katerako metroa erosi eta autobusean izena emateko azken aukera
Asteburu honetan jarri du azkenekoz Zegamako Gure Esku Dagok datorren igandeko giza katerako metroa erosteko eta bertara joateko autobusean izena emateko mahaia. Edonola ere, gaur eta bihar artean emailez eman ahal izango da izena: zegamakogureeskudago@gmail.com helbidean.
Aurreikuspenak gaindituz, dagoeneko 106 zegamarrek eman dute izena giza katerako!
Aurreikuspenak gaindituz, dagoeneko 106 zegamarrek eman dute izena giza katerako!
2014(e)ko ekainaren 1(a), igandea
Herri kirolariak, Tartalo-etxe egunean
Urtero bezala, Tartalo-etxe Elkarteak bere eguna ospatu zuen Zegaman. Iluntzean eman zioten hasiera egitarauari, herri kirolariek saioarekin. Goenatxo aritu zen harri jasotzen eta herritarrak aizkoran. Elkartean bertan egindako afariarekin eman zioten amaiera egunari.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)