Ordiziako geltokian euskaraz aritzeagatik izan zituzten arazoak
hainbat bidaiarik maiatzaren hasieran. Txartelik zergatik ez zeukaten
euskaraz azaltzen hasi ziren eta “Estamos en EspaƱa y la lengua oficial
es el castellano” jaso zuten erantzun gisa. Ertzainei deitu zien
zaindariek eta haiek ere erdaraz egin zezaten eskatu zien,
“errespetuagatik”.Geroztik euskaldunen hizkuntz eskubideen aurkako kasu gehiago ere ezagutu dira. Hauetako batean, bi bidaiari elkarren artean euskaraz ari zirenean gazteleraz egiteko agindu zien zaindari batek. Orduan ere, herritar batek “Euskal Herrian euskaraz!” oihu egitean Ertzaintzari deitu zioten. Etorkinen aurka ere aritu izan direla salatu dute bidaiariek.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina