2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

Proiektu handiei aurre egiteko bide legalen gaineko hitzaldia ostegunean, Zegaman

Gure geroa proiektu batek mehatxatzen duenean, auzokideok edota tokian tokiko erakundeak zer egin dezakegu? Herri borondatea onartzeko benetako tresnarik badago edo berriak eraiki behar ditugu?
     Goi tentsioko linearen aurkako Goierriko plataformak, herritarren parte-hartzea ahalbidetzeko, informazio eta heziketa prozesua jarri du abian. Herriz herri, hainbat hitzaldi saio antolatu dituzte, ostegunetan izango dira guztiak iluntzeko 19:00etan.
     Lehenbizikoa Zegaman izango da ostegun honetan, iluntzeko 19:00etan Zegamako Kultur Etxean. Sustrai Erakuntza fundazioko Martin Zelaia izango da bertan hizlari lanetan.
     Gure lurraren defentsan zure konpromisoa behar dugu. Parte hartu!

HITZALDIAK
  • Ekainaren 26an, Zegaman: 'Parte hartzeko bide legalak'. Martin Zealaia, Sustrai Erakuntza. 
  • Uztailaren 3an, Mutiloan. 'Lurraldea antolatu' (gazteleraz). Jose Allende, EHUko katedraduna.
  • Uztailaren 10ean, Seguran. 'Energia eta tokian tokiko erakundeak'. Ramon Lopez de Bergara (Legutioko alkate ohia). 
  • Uztailaren 24an, Gabirian. 'Goi-tentsioko linearen inpaktuak'. Edurne Visiers, zuzenbidean lizentziatua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina