Giza kateak Iruñeko SARASATE PASEALEKUA izango du abiapuntu. Taconera kalera igaroko da katea, eta Gipuzkoa hiribidetik irtengo dira herritarrak Iruñetik Berriozarrera. N-240-A errepideak zuzen eramango ditu Irurtzuneraino, Berriobeiti eta Itza atzean utzita. San Martin kaletik sartuko da katea Irurtzunen, eta NA-2410tik irtengo da. Errepide horri jarraituz helduko dira herritarrak Etxarren, Zuhatzu, Satrustegi, Hiriberri eta Irañetara. Eta bertatik, Uharte-Arakilera.
Zamartzetik sartu eta Uharte-Arakil gurutzatuko du kateak, Ibaia kalea zeharkatuta. Estazioaren kaletik zuzen-zuzen irtengo dira herritarrak Lakuntzaraino. Bertan, katea ez da herriko erdigunera sartuko, eta NA-2410 errepideari jarraituz egingo du aurrera, berehala Arbizura helduta. Iruñeko etorbidetik zeharkatuko du kateak herria, eta NA-7520 errepidetik hartuko du Lizarrustirako bidea.
Gipuzkoan sartu eta Ataunera jaitsiko da katea errepidetik. Hura atzean utzi, eta Lazkaoko Hiribarren kalea zeharkatuko du, Beasainera helduz. Senperetik sartu eta Nafarroa etorbidean helduko diote elkarri herritarrek, Igartza Oleta kaletik eta Salbatore auzotik hartuz Ormaiztegirako bidea. Bertan, San Andres eta Zumarralde kaleetan batuko dira herritarrak. Ormaiztegitik Iriziargo biribilgunera bitartean egongo gara zegamarrak, 51. kilometroan. Hortik Zumarragarako bidean jarraituz. San Gregorio kaletik barneratuko da katea herrian, eta Secundino Esnaola eta Ipeñarrieta kaleak hartuko ditu gero. Diseminados Barreiatuatik irtengo da katea Zumarragatik, eta bidean jarraituz helduko da katea Antzuolara.
Uzarraga auzotik aurrera, Urtegaka laketik sartuko da katea Bergaran, eta Ibargarai hiribidetik hartuko du GI-627 errepidea. Elorregi auzoa pasatuta, Arrasaten izango du jarraipena. Gipuzkoa etorbidea eta Otalora lizentziaduna kalea beteko dituzte herritarrek, eta Meatzerreka auzotik joango da katea Elorriora.
Elorrion, Urkizuaran, Elizburu eta San Fausto kaleak zeharkatuko ditu kateak, Apatamonasteriotik Abadiñora helduz. Alfredo Baeschilin kalea atzean utzi eta Durangora helduko da katea, azken metroetara. Bertan, Zeharmendiarrieta eta Olleria kaleetatik igaroz helduko da katea bere helmugara, LANDAKO gunera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina