2014(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

PNV, PSE eta PPk ez dute onartu kutxen kontrol publikoa bermatu eta pribatizazioa ekiditeko EHBilduk eginiko proposamena

EHBilduk herenegun aurkeztutako proposamena eraman zuen atzo Kutxan izan zen bilerara. Bertan, Batzar Orokorreko kideak zeuden ordezkatuta eta EHBilduren proposamenaren xedea hau izan da: hiru kutxetan eztabaida irekitzea, kutxen kontrol publiko eta soziala bermatu eta pribatizazioari ateak ixteko. Horretarako, gainerako alderdi eta sindikatuei ezinbesteko zaie astelehenean, ekainak 30, BBK eta Vital banku-fundazio bihurtzeko asmoa bertan behera uztea, Gipuzkoako Kutxan bezalaxe, abendura arte denbora baitago.


     Gainerako alderdiak EHBilduk aurkeztutako proposamenaren kontra agertu dira, Bizkaia eta Araban hartu duten bidean eragiteko gaitasunik ez dutela argudiatuz.
     Beraz, argi geratu da beste behin ere, PNV, PSE eta PPren asmoa Kutxabank pribatizatzea dela eta horretarako euren esku dagoen guztia egingo dutela, bai moduetan, zein edukietan. Hala, ekainaren 30ean BBK eta Vital banku-fundazio ez bihurtzeko gehiengo sindikal eta sozialak eginiko eskaerari zein EHBilduk eginikoari muzin egingo diote, pribatizaziorantz eman nahi dituzten urratsak azkartuz.
Horren guztiaren aurrean, EHBilduk PNV, PP, PSE eta CCOOi erantzukizunez jokatu, pribatizazioari bidea eten eta ekainaren 30ean kutxak banku-fundazio bihurtzeko puntua bertan behera utz dezatela eskatzen die. Ekainaren 30ean BBK eta Vital banku-fundazio bihurtu eta Batzarrak desegiten badituzte, herri honetan azken hamarkadetan burutu den lapurreta handienaren aurrean egongo gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina