2014(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

Zegamatik 9:40an irtengo da giza katera joateko autobusa

Geroz eta gertuago dago Durango eta Iruñea elkartuko dituen giza katea. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, eskuz esku, 123 kilometroko kate erraldoia osatuko da. Bertan egongo gara zegamarrak ere, 51. kilometroan, Ormaiztegin.
     Zegamako Gure Esku Dago taldekoek ohartarazi dutenez, goizeko 9:40an irtengo dira bi autobus Farmazia paretik. Hala ere, komeni da 10 bat minutu lehentxeago agertzea, batez ere txartelak erosi gabe dituztenak. Komeni da Zegamatik puntual irtetzea, Ormaiztegira garaiz iritsi eta presaka ez ibiltzeko!

    Zegamatik irtetzen den autobus bat zuzenean Ormaiztegira joango da, bigarrena Zerain eta Mutiloakoekin osatuko da. Ormaiztegin, Irizargo biribilgunean jaitsiko gara handik herrigunera bitarteko eremua izango da 51. kilometroa.
     Gizakatea bukatutakoan (12:30ean) Zegamara itzultzeko txartela dutenak batzuk Zegamara itzuliko dira bi autobus horietako batean, eta besteak Lazkaora joango dira. Gogoratu, Lazkaon eguerditik hasi eta arratsalde osoan zehar jaialdia egingo dela. Itzulerako autobusa 19:30ean izango da Lazkaotik Zegamara.

Giza katea
Behin Ormaiztegin, 51. kilometroan gaudela, informazioa jasotzeko mahaia egongo da, baita ikurrinak erosteko edo metroa erosteko aukera ere.

Iritsi ahala lekua hartzen joango gara, ordua iristen denean katea osatzeko. Presarik gabe, umoretsu, festa giroan. Txistulariak, trikitilariak eta dantzariak ere ibiliko dira giroa alaitzen. Errepide ertzean jarri, eta antolatzaileei kasu egin.

    •    11:15ean ilaran jartzen hasi behar dugu.
    •    11:40an, "Gure Esku Dago" zinta luzatuko da, eskuz esku kilometroan zehar.
    •    12:00etan, GIZA KATEARI HASIERA zaratsua emango zaio. Elikopteroz eta motoetatik grabatuko da, kazetariak ere ibiliko dira.
   •    12:30ean giza kateari amaiera eman eta guztiok autobusetara!

Giza katea amaitzean, autobusak Irizargo biribilgunean, autobiara irtetzeko moduan zain izango ditugu. Komeni da amaitu bezain laister autobusera joatea, batzuk Zegamara eta besteak Lazkaora joateko.

Kontuan hartzekoak
  • Kilometroan zehar bost arduradun egongo dira, txalekoz ongi identifikatuta. Guztia ondo atera dadin, kasu egin antolatzaileei esanei.
  • Goiza luzea izango da eta hamaiketakoa eraman! Giza katea amaitzen denean, zabor guztiak jaso.
  • Eguraldiaren aurreikuspenen arabera, egun eguzkitsua izango da eta bero egingo du. Horregatik, eraman eguzkitako krema, txapelak, betaurrekoak eta ura. Gogoratu, bizpahiru orduz errepide ondoan egongo garela.
Eta garrantzitsuena, ondo pasa eguna!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina