2014(e)ko ekainaren 9(a), astelehena

Giza katea Goierrin



Eskuz esku, milaka lagun elkartu gara Durango eta Iruñea batu dituen
giza katean. Zegamarrak ere bertan izan gira ehunka goierritarrekin
batera, milaka euskal herritarrekin batera. Ilusioz, pozez, emozioak
gainezka... guztion artean hemen erabaki nahi duen herri bat dagoela
erakutsi dugun, guk gure etorkizunaren jabe izan nahi dugula.

    Bide osoaren 123 kilometroetatik 36 Goierrin barrena egin ditu
giza-kateak. Eta nola ez, irudi ederrak utzi ditu. Aldarrikapena eta
festa giroa uztartu ditu gaurko ekitaldiak, eta jendearen aurpegietan
atzematen zen egun historiko baten partaide izaten ari zirenaren
sentsazioa. Izan ere, egun historikoa izan da gaurkoa Euskal Herrian.

     Goierriko Hitzak egin du bideoa Goierrin barrena hartutako irudiekin. Gozatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina