2014(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

17 lagun atxilotu dituzte 'terrorismoa' goratzea egotzita, tartean Karmele Dorronsoro Ormaiztegin

Gaur goizeko 9:30ean Karmele Dorronsoro Ormaiztegiko bizilaguna atxilotu dute kalez jantzitako bi guardia zibilek; Intxaurrondoko (Donostia) kuartelera eraman dute.
    Guardia Zibilak 17 pertsona atxilotu ditu Euskal Herrian, Asturiasen, Galizian eta Bartzelonan, sare sozialen eta interneten bidez «terrorismoa goratzea» leporatuta. Barne Ministerio espainolak ez du oraingoz ezer zabaldu baina Auzitegi Nazionaleko iturriek azaldu dutenez, operazioak Eloy Velascok epailearen babesa du. Twitter bidez ETAren biktimak «umiliatzea» egozten diete atxilotuetako batzuei, eta beste batzuei «terrorismo jihadista» goratzea.
    Iturri horien arabera, epailearen zeregina litzateke atxilotuek ustez txiokatu dituzten mezuak benetan argitaratu zituztela egiaztatzea. Atxilotuek euren artean zerikusirik ez dutenez, auzia Auzitegi Nazionaleko instrukzio epaitegien artean banatuko da eta horien esku geratuko da atxilotuei deklarazioa hartzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina