Hirugarren urtez ospatuko du Gazte Herexak Gazte Eguna apirilaren 12an, larunbatez. Egun osoko egitaraua prestatu dute gazteek.

Urteroko gixan, Gazte Herexaren mus txapelketa jokatuko da frontoian; 15:30etatik aurrera emango dute izena bikoteek eta arratsalde osorako jarduna izango dute. Bitartean, plazan bingoan jokatzeko aukera izango da arratsaldean zehar.
Iluntzean festa giroan murgilduko dira gazteak. Trikitilarien laguntzarekin, iluntzeko zortzietan poteoa egingo dute herriko tabernetan zehar. Afaria, berriz, Ostatuan izango da; tikeak bertan erosi behar dira 15 euroan bukatu arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina