2014(e)ko apirilaren 24(a), osteguna

Gure Esku Dago egitasmoa aurkeztuko da Zegaman

Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapen trenera igotzeko garaia iritsi da.
    Gure Esku Dago herritarren dinamika da, anitza eta parte-hartzailea. Herriz herriz ekimen eta ekintza ugari garatzen ari dira. Zegaman ere Gure Esku Dago egitasmoa bideari ekitera doa! 

    Horregatik, datorren astean egingo den aurkezpen-bilerara gonbidapena luzatu dute. Elkarte, talde nahiz herritarrei zuzendutako aurkezpen irekia izango da. Gure Esku Dago-ren helburu eta ekintzen berri eman; eta Zegamako taldea osatzeko lehen pausoa emango da. Anima zaitez!
Apirilaren 30ean egingo da aurkezpena, kultur etxean arratsaldeko 19:00etan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina